EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Olatz Arrieta kazetariak irekiko du 2019ko Txotx bolada


Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXVI. Sagardo Berriaren Eguna 2019 ospatuko da 2019ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua nazioartean diharduen Olatz Arrieta kazetaria izango da.


Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera, eta bertan, uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.


Urtero bezala, hogeita seigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Gartziategi sagardotegian 'Gure Sagardo Berria' oihu egingo du Olatz Arrieta kazetariak, eta honekin batera, 2019ko sagardo denboraldi berria irekiko da.


Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.


Egitaraua:

11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.

12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2018ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.

12:45: Olatz Arrietak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.

13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Gartziategi sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek Olatz Arrieta soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko.

13:45: Gartziategi sagardotegian 'Gure Sagardo Berria' oihu eginda lehen kupela irekiko du Olatz Arrietak, eta honekin batera, 2019ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.


Kazetariak