EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

'Tito' dokumentalaren estreinaldia


Urtarrilak 12, larunbata, 'TITO' dokumentalaren estreinaldia izango da, Yago Mateok, 'Dame 1 minuto de Refugio' UNESCO Etxearen lehiaketako VII. Edizioaren irabazleak, sortutakoa. Emanaldia 18:30etan, Andres Isasi Musika Eskolan (Mesedeetako Kalea, 6) Getxon gauzatuko da.


Yago Mateok zuzendutako lana, berak 2016ko Eman minutu bat Refugio lehiaketan lortutako sariarekin finantzatu da. Edizio hori Mateok Bailemos un Walls izenburuko ikus-entzunezko minutu bateko piezarekin irabazi zuen. Lehiaketa UNESCO Etxea GKEak antolatzen du, besteak beste, Getxoko eta Bilboko Udalen laguntzarekin.


Dokumentala aurkezteko saioan, zuzendariarekin batera, Cesare Maglioni argazki zuzendariak, Abdulah Arabi, Saharako Errepublika Demokratikoaren ordezkaria eta hainbat entitate ere izango dira, horien artean, BentaraNoa, Reharq* eta ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkartea, Irantzu Uriarte, Garapaneko Lankidetzako zinegotziarekin batera. Getxotik Mundura Mundutik Getxora jarduera solidarioen programari amaiera ipiniko dion saiorako sarrera doakoa izango da.


Tito dokumentalak begirada desberdin batetik jorratzen du errefuxiatu sahararren lekualdatzea Tindufen. Gazteak bizitza guztia darama Tindufeko kanpamenduetan, bere adinari ez dagozkion kezkak ditu eta saiatzen da inor ez ahaztea non dauden.


'Eman minutu 1' Lehiaketaren edizio berria, 'Eman Minutu 1 INTERKULTURAren alde', aurkeztuko da.

Nyanga De Gomendiourrutia, Vinilo FM Irratiaren esataria, izango da ekitaldiaren aurkezlea.


Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.


Kazetariak