EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Mikel Ayestaran kazetariak 2018ko Ellacuria Saria jaso du

Lehendakariak Lankidetzako 2018ko Ignacio Ellacuria saria eman dio Mikel Ayestaran kazetariari.

Gaur goizean Mikel Ayestaran kazetariak 'Ignacio Ellacuría' saria jaso du Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik Vitoria-Gasteizen antolatutako ekitaldian. Sari honek berdintasunaren eta justiziaren alde borrokan diharduten erakundeen, kolektiboen eta pertsonen ekarpena aintzatesten du, eta ezagutzera ematen ditu pertsona horiek garapenaren alde egiten dituzten lorpenak eta ekarpenak, euskal gizartea sentsibilizatzearren. Aurtengo deialdian, Mikel Ayestaran kazetaria izan da saridun, pobrezia gainditzeko herrialdeen arteko berdintasunaren eta justiziaren defentsan hark egunero egiten duen hedapen- eta sentsibilizazio-lana aintzatesteko.


Ayestaran 5. Manu Leguineche Katedra saria eta 2015eko 'Euskal Kazetariak' sariaren irabazlea ere izan zen, 'guda eta gatazka zonaldeetan egindako sekulako lanagatik'. Hori dela eta, Txuskan Coterón eta Amaia Goikoetxea, Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea eta presidente ordea - Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa eta dekanordea, gaur Lehendakaritzan egindako ekitaldira bertaratu izan dira.


Mikel Ayestaran kazetaria Txuskan Coterónekin eta Amaia Goikoetxearekin.


Kazetariak