EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak GARAko kazetarien alde egiten dute


GARA egunkaria EGINek orain dela 20 urte Gizarte Segurantzarekiko eginiko zorra (3 milioi eurotik gora) ordaintzera behartzen duen ebazpenaren aurka agertu dira Kazetarien Euskal Elkargoa eta Euskal Kazetarien Elkartea.


Ebazpenak egunkariaren bideragarritasuna jartzen du arriskuan; bertako langileentzako lan-egonkortasunerako mehatxua da, baita informazio-askatasunarekiko eta komunikabideetan beharrezkoa den aniztasunarekiko erasoa ere.


Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak funtsezkotzat jotzen dute, gizarte demokratiko bati begira, komunikabide ezagunak, askotarikoak, anitzak eta askeak egotea.


GARA egunkariko kazetariak laneko eta soldatari lotutako prekarietate-egoeran geratuko dira, babesgabe eta ahul, botere guztien presioen aurrean; eta, gainera, prentsaren kontrabotere-rola modu larrian mugatuko da.


Beste behin ere argi geratzen da kazetaririk gabe kazetaritzarik ez dagoela. Eta kazetaritzarik gabe, ez dago demokraziarik.


AVP-EKE CVP-KEE