EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

KAZETARIAK
SARIAK //

Kazetariak sariak Euskal Herriko profesionalei beren lanagatik egindako aitortza dira, baita gure erkidegoko komunikazio sektoreari. Ekitaldiaren antolaketa Euskal Kazetarien Elkarteari eta KAzetarien Euskal Elkargoari dagokio, garaikurrak beraiek ematen baitituzte.

Epaimahaia urtero aldatzen bada ere, babesleak modura, garaikurrak profesionaltasunez izendatzen dituzte. 2015etik, sariek atal gehiago dituzte:

-Euskal Kazetariak saria: Profesionale egindako aitortza

-José María Portell adierazpen askatasunari saria: Beraien lana egiteagatik errepresioa jasan duten profesionalei aitortza

-Ibilbide profesionalari sari: Kazetaritzan emandako bizi osoak aitortu nahian

-Pertsona edota instituzio sozialari saria: Medioekin ekintza sozialek izan duten harremana aitortu nahian

-Kazetaritza Digitala saria: Sarean profesionalki egindako kazetaritza saritu nahian

Garaikurra

Bilatu izan genuena zera zen: altuera nahikoa baina begirako ez kargantea zen irudia, sendoa eta kazetaritzaren ikuspuntu guztiak batzen zituena.

Izakera sendoa eta tradizioa zein modernitatea uztartzen dituena. "K" izan da elementu korporatibo nagusia, zentrala, elkarpuntua. Kazetarien elkarte eta elkargoko garaikurra izanez "Kaztariak" presente izan behar zuen.

Hizki bakarra irakurtzen bada ere, ikuspuntu desberdinak ditu, lauki desberdinak, aukera desberdinak. K zatituta dago eta plano desberdinetara eramanda, baina osotasuna mantenduz. Estela forma du, burua eta gorpua ederki desberdinduta, gogora ekartzen du zuhaitzaren irudia lurraren eta Euskal Herriarekiko lotura zuena.

Kontzeptu hauek puntu, enbor, bakarretik sortzen dira, eta laukiek zuhaitzaren berdegunea osatzen dute. Garrantzitsua da laukien artean leiho bat zabaltzen dela azpimarratzea, errealitatea ikusteko leiho bat.

Lehioaren inguruan lauki desberdinak, baina denen artean "K", Kazetariak.

Materialei dagokionezegurrezkoa da garaikurraren gorputza, haritz egurrezkoa, duen sinbolismoarengatik. Baina material konbinazioa da emaitza, latoia eta erretxina, tradizioa eta modernitatea.

Garaikurraren zutabea argisariz landuta amaitzen da, "burua" brontze zaharrez jantzia ordea. Eta amaitzeko, lauki bakoitzak duen "K" nagusiaren zatia dizdiradun latoiz josten da.

Oinarrian logotipoa eta testua duen plaka ezartzen zaio.

  • Garaikurra (72 argazki)

Sariak