Kazetarien Euskal Elkargoko eta Kazetarien Euskal Elkarteko Batzorde Betearazleetako erreleboa
Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Elkargoko Dekano eta Euskal Kazetarien Elkarteko Lehendakari berria
Bilbon egindako bi Batzar Nagusietan, Euskal Kazetaritzako ordezkaritza organoek Batzorde Betearazle berriak aukeratu dituzte, Amaia Goikoetxea kazetari eta politologoa buru dutela.
Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kezatarien Euskal Elkargoko Zuzendaritza-Batzorde berriak Komunikazioko hainbat arlotan esperientzia handia duten kazetariek osatzen dituzte; Kazetaritza Euskal Herrian ezinbesteko zerbitzu publiko bezala gehiago eta hobeto artikulatzen, garatzen eta aitortzen saiatzeko gogoa, sentsibilitatea eta grina partekatzen dutenak.
Euskal Kazetaritza etikoa berme demokratiko bezala
Datozen lau urteetan, gure Herriko agenda publikoko Kazetaritzako ordezkaritza-organoen eta kazetarien protagonismoa eta elkarrizketa zabaltzen saiatuko da Zuzendaritza-Talde berria, zeinek Pedagogia sozial eta akademikoa garatzea eta gure gizarteko beste esparru batzuekin sarean lan egitea dakar.
“Lan pedagogikoa” sustatzea da bere nahia, bai Iritzi Publikoan, bai euskal gizartean eta erakundeetan; pedagogia bat, aberastasun eta berme demokratikoan nabarmentzen duena, Kazetaritza ona, Kazetaritza Etikoa, Egiazkoa, Giza Eskubideen defentsarekin konprometitua, Kontrastatua eta Kalitatezkoa.
Horretarako egingo diren jarduek, Kazetaritza eta kazetariak subjektu protagonista eta solaskide bezala erakustea nahi dute, ez soilik informazioarekin eta organo espezifikoekin lotutako gaietan, baizik eta gure lanbidearen jardunarekin lotutako gaietan, baita gizarteko beste esparru batzuetan ere, gaurkotasunaren kudeaketa integral eta transbertzalean parte hartzeko.
Helburua da Kazetaritzako Ordezkaritza-Organoek eta kazetariek parte hartzea eta kontuan har daitezela, gure gizarteak bizi dituen dilema txiki edo handiei lagundu eta irtenbideak eman ahal izateko.
Elkarlan estua unibertsitateekin
Komunikazio-eredu tradizionalen trantsizioko eta aldaketa sakoneko unean, harremanak estutzea, bultzatzea, Unibertsitateekin eztabaidak eta gogoeta partekatzea eta Kazetaritza-Fakultateekin sinergiak sortzea bereziki inportantea da, besteak beste, lanbidea gizartean eta lanean artikulatzeko antolamenduaren beharra azpimarratzea, prestigio eta protagonismo sozial handiagoa emateko.