Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

XV. Emakumeen Munduak Nazioarteko Kongresuak mundu zabaleko emakumeak* bilduko ditu Euskal Herrian

  • Parte-hartzaileek izena emateko epea maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik
  • Nazioarteko 200 proposamen baino gehiago jaso dira
  • Topaketaren leloa Bakeak berriro irudikatu da
  • Programa apirilean aurkeztuko da
  • Costa Ricako Volcánicas taldea eta Zimbabweko Young Women’s Network for Peacebuilding baieztatutako dira oraingoz konfirmaturiko parte-hartzaileak

Gernika-Lumon, 2026ko apirilaren 16an. Emakumeen Munduak Nazioarteko Kongresuak (MM26) bere XV. edizioan izena emateko epea ireki du. Izan ere, 2026ko maiatzaren 20tik 24ra egingo da Gernika-Lumon eta Bilbon, Emakumeak* eta bakeak lelopean. Topaketak, feminismoen, lurraldeen, gorputzen eta erresistentzien bidez bakeak berriro irudikatu nahi dituzten leku guztietako emakumeak* elkartuko ditu.

Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundurak antolatuta, bakea oroimenean zein gizartearen eraldaketan sustraitzen dute, deialdia Emakumeen Munduei eginez, bakeak birpentsatzeko. Baita ere, topaketaren aldarrikapena egiteko, bake positiboa komunitatetik, zaintzatik eta elkarrekin egindako ekintza eraldatzailetik eraikitzen dela kolektiboki adierazteko. 

Izena emateko epea maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik kongresuaren webgunen, eta prezio sinbolikoa eskatuko da: 5 euro. Biltdutako dirua kausa sozial bati emango zaio dohaintzan.

Egitaraua apirilean iragarriko da, eta aurkeztutako 200 baino gehiagoren artean hautatutako diziplina anitzeko proposamenak osatuko dute. Ekimenak dozenaka lurraldetatik iritsi dira; esate baterako, Brasil, Kolonbia, Guatemala, Indonesia, Iran, Kosovo, Mozambike, Yemen eta Cabo Verde, besteak beste. Proposatutako zortzi gai-ildoei jarraiki, “Memoriak eta indarkeriak ez errepikatzeko bermeak” eta «Bakerako metodologia feministak» izan dira nagusi, bakeen kulturaren inguruko kezka eta konpromiso globala argi adieraziz. Sekuritizazioaren dinamikak, militarizazioa eta guda-narrazioak nagusi diren testuinguru honetan, beraz, topaketa honen garrantzia azpimarratzen du.

Baieztatutako lehen parte-hartzaileak Colectiva Volcánicas talde feminista eta Zimbabwe Young Women’s Network for Peacebuilding dira. Lehenengo taldeak Costa Rican du bere egoitza nagusia, eta Nikaraguako emakume migratuei bizitzako historietan laguntzen die sareko lanaren, komunikazio digitalaren eta eragin politikoaren bidez. Bigarrenak, ordea, Zimbabweko emakume gazteen jabekuntza dauka helburu, euren bizitzei eta komunitateei buruzko erabakietan aktiboki parte hartu dezaten.

MM26 Gernika Gogoratuz Bakeren aldeko Ikerketa Zentroak eta Gernikatik Mundura Elkartasun Internazionalistaren aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu dute, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren (LEEA) laguntzaz. Era berean, honako hauexen laguntza ere jaso dute: Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Emakumeen Munduak diziplina arteko kongresua da, lau hamarkadatik gorako ibilbidea dauka eta jakintza akademikoa zein lurraldetik zein egunez eguneko esperientziatik sortzen diren ezagutzak baloratzen ditu. 2022an Mozambiken egindako azken edizioaren ostean, Euskal Herriak lekukoa hartu du partaidetzazko prozesu baten bitartez. uskal Herriko, Estatu espainoleko, Kolonbiako eta Mozambikeko erakunde feministak eta bakezaleak prozesuaren parte izan dira.

Informazio gehiago

Web

Izena emateko: https://mm26.org/izen-ematea/

Sare sozialak: Instagram eta Facebook

Prentsa akreditazioetarako eta elkarrizketetarako kontaktua:

María Hormaetxea: mariahormaetxea@gernikagogoratuz.org

Tel: 635 726 390