| Gernika Gogoratuzek eta Moviltikek, Eskubidezekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren laguntzaz, «Adimen artifiziala, giza eskubideak eta bake kultura: Gizartea eraldatzeko erronkak eta aukerak» aurkezten dugu. Espazio bat partekatuko dugu, gizarte-erakundeentzat adimen artifizialak zer aukera eskaintzen dituen hobeto ulertzeko eta, aldi berean, adimen artifiziala modu kontzientean, arduratsuan eta giza eskubideekin eta bakearen kulturarekin bat datorren eran erabiltzeko irizpideak eraikitzeko. Taldean dagoeneko badauden esperientzietatik eta ikaskuntzetatik abiatuko gara, eta, modu praktikoan, IArekin elkarreragiteko hainbat maila aztertuko ditugu: oinarrizko elkarrizketatik hasi eta iturri propioekin lan egiteraino, laguntzaileak, automatizazioak eta agenteak barne. Hortik abiatuta, haren ondorio politiko, etiko eta antolakuntzakoak aztertuko ditugu, besteak beste, honako gai hauei erreparatuz: fidagarritasuna, alborapenak, datuen erabilera, autonomia, jasangarritasuna, azpiegiturak, boterea eta gobernantza. Azken helburua da pertsona eta erakunde bakoitzak bere hurrengo urratsak bideratzeko baliagarriak izan dakizkiokeen aukerak, mugak, galderak eta irizpideak identifikatu ahal izatea. Dinamizatzailea: Asier Gallastegi Noiz: Azaroak 6 Non: Kastanoseko Udaltegia c/Castaños 11, 48007 Bilbao Ordua: 09:00-15:00h Izena ematea doakoa da eta ezinbestekoa da izena emateko fitxa bidaltzea. Gernika Gogoratuz y Moviltik junto a Eskubidez y la colaboración del Departamento de Justicia y Derechos Humanos del Gobierno Vasco, presentamos «Inteligencia artificial derechos humanos y cultura de paz. Retos y oportunidades para la transformación social«. Compartiremos un espacio para comprender mejor qué posibilidades abre la inteligencia artificial para las organizaciones sociales y, al mismo tiempo, construir criterios para utilizarla de forma consciente, responsable y coherente con los derechos humanos y la cultura de paz. Partiremos de las experiencias y aprendizajes que ya existen en el grupo y exploraremos, de forma práctica, distintos niveles de interacción con la IA: desde la conversación básica hasta el trabajo con fuentes propias, asistentes, automatizaciones y agentes. A partir de ahí, abordaremos sus implicaciones políticas, éticas y organizativas, prestando atención a cuestiones como la fiabilidad, los sesgos, el uso de datos, la autonomía, la sostenibilidad, las infraestructuras, el poder y la gobernanza. El objetivo final es que cada persona y organización pueda identificar oportunidades, límites, preguntas y criterios que le resulten útiles para orientar sus próximos pasos. Dinamiza: Asier Gallastegi Fecha: 6 de noviembre Lugar: Centro Municipal de Castaños c/Castaños 11, 48007 Bilbao Hora: 9:00 – 15:00h La asistencia será gratuita y es obligatoria la inscripción previa. |