Atzo, EKEko eta KEEko ordezkaritza bat Legebiltzarreko talde politikoekin eta kazetarien beste elkargo batzuekin bildu zen Gasteizen eta Bilbon, etorkizunerako planak aurkezteko eta elkarrekin lan egiteko aukera berriak bilatzeko
Topaketaz beteriko eguna izan zuen atzo Kazetarien Euskal Elkargoko eta Euskal Kazetarien Elkarteko Batzorde berriak. Goizean, Gasteizera abiatu zen Legebiltzarreko lehendakariarekin eta erakunde politikoekin bere burua aurkezteko eta etorkizunerako dituen planak azaltzeko.
Ondoren, arratsaldean, Elkargoak Bilbon duen egoitzan, Batzordeko hainbat lagun Nafarroako eta Kantabriako Kazetarien Elkargoetako ordezkariekin bildu ziren, “laster fruituak emango dituzten lan sarea egiteko aukera berriak aztertzeko”.