Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak Kazetarien Euskal Elkargoko eta Kazetarien Euskal Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berrien ordezkaritza bat hartu du

Amaia Goikoetxea dekanoak eta presidenteak, Amaia Fano dekanorde eta presidenteordeak eta Sergio Martinez eta Rosabel Argote bokalek parte hartu dute

Gaur goizean, Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko presidenteak bilera bat izan du Kazetarien Euskal Elkargoko Zuzendaritza Talde berriaren ordezkaritzarekin, Amaia Goikoetxea dekanoa buru zela.

Joan den urtarrilean hautatuak izan eta gero, Kazetarien Euskal Elkargoko eta Kazetarien Euskal Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berriak Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin bildu dira, “gure ogibideal Euskal Herrian duen errealitateari buruzko alderdiak aztertzeko eta baterako ekimenen bat planteatu ahal izateko”.

Talde berriak lehendakariari azaldu dionez, “legealdi honi hasiera emango dio, aurrekoek egindako lana balioetsi ondoren, indarrak, ilusioa eta konpromisoa berritzeko aukera gisa”. “Gogoaz gain”, honakoa ere partekatzen dute: “kazetaritza etikoaren, egiazkoaren, kontrastatuaren, kalitatezkoaren eta Giza Eskubideen defentsarekin konprometituaren artikulazio, garapen eta aintzapen handiagoa eta hobea lortzeko ekarpenak egiteko grina, gogoarekin eta sentsibilatearekin; kazetaritza ezinbesteko zerbitzu publikotzat hartuta”. 

Presidenteak, bestalde, zorionak eman dizkie hautatuak izateagatik, eta eskerrak eman dizkie kazetaritza etikoaren eta giza eskubideen defentsarekin duten konpromisoagatik. Bakartxo Tejeriak kazetaritza ezinbesteko zerbitzu publikotzat jotzen duela adierazi die, eta politika ere halakotzat jotzen duela. “Eta bi kasuetan, etikak eta guztion ongia lortzeak gidatu behar dute ekimena”.

Kazetarien Euskal Elkargoko eta Kazetarien Euskal Elkarteko zuzendaritza batzorde berriek eragile instituzional, ekonomiko eta sozialekin egiten ari diren biraren baitan kokatzen da bilera hau.