Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

elkargoa

Kazetarien Euskal Elkargoaren eratzea gure arbaso eta maisuengandik jasotako herentzia izan zen. José Manuel Alonsok, Euskal Kazetarien Elkarteko presidenteak, 2006.urtean txanda pasatu zigunean, jaso genuen dokumentazio askoren artean Elkargoaren eraketaren proiektua zegoen. Aurreko saiakeraren batek ez zuen bere onarpenerako beharrezko gehiengoa izan. 2006an, Elkarteko Biltzarraz arduratu ginenean, ez genuen Elkargoko eraketa lehentasunezkotzat hartu. Lehenengo Elkartearen funtzionamendua eta bere harremana FAPErekin zein zen ikasi behar genuen. Lehen agintaldiaren erdira, gutxi gorabehera, Amaia Goikoetxeak, presidenteordeak, beste elkargoen eraketen legeak ikertzearen eta eginkizunari hasiera emateko balioko zigun zirriborroa idaztearen enkargua onartu zuen. Ez zen lan erraza kazetari batentzat baina Amaia aditua da helburu oso zailak denbora gutxian lortzen; ezinezkoak lortzeko denbora pixka bat gehiago behar du. Lege-zirriborroarekin Eusko Legebiltzarrera abiatu ginen legealdi hartan, bederatzigarrena, presente zeuden alderdi politiko guztiekin batzartzera, Guztiekin elkarrizketatu ginen: EAJ, PSE, PP, Aralar, EA, EB eta UPyD. Parlamentari batzuek Elkargoaren eraketaren kontra zeudela planteatu ziguten, beste batzuek, euren zalantzak, beste batzuk beren laguntasuna adierazi ziguten eta daten aukeren eta egutegien inguruan aholku oso erabilgarriak eman zizkigutenak ere izan ziren. Lege-proiektuaren (Gobernuaren ekimen legegilea) bidea alde batera uztea guztion adostasunez hartu genuen erabakia izan zen lege-proposamenaren alde egiteko, zeina Legebiltzarretik datorren. 2012ko ekainaren 22an Elkargoaren batzorde kudeatzailean geunden batzuk gonbidatuen tribunara joan ginen gertaera zuzenean bizi ahal izateko. José Manuel Alonsok ez zuen hura galdu nahi izan. Kazetarien Euskal Elkargoaren Eraketa legea legealdi hartako azken bilkurako 14:00etan onetsi zen. Neure buruari galdetzen badiot zer izan zen neketsuena, bada, euskal parlamentariek bozka nahikoa ematea edo Elkargoaren sorrera propioa, zalantzaka geratzen naiz. Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzien Fakultatea ?egun Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatea- 1980.urtean eratu zen eta ordudanik, urtez urte, lizentziadunak lan-merkatura bidali izan ditu. 34 urte behar izan ziren Kazetarien Euskal Elkargoaren eraketarako eta bere baitan egin zuen, Bizkaia Aretoan 2014ko otsailaren 22, larunbata. Festa bat izan zen. Niretzat bereziki hunkigarria izan zen mahaiaren eraketarako eta botoen zenbaketarako adin nagusienekin kontatzea. Fakultateko dekanoa, Simón Peña, eta Galiziako Colexio Profesional de Xornalistaseko dekanoa ohorezko lekukoak izan ziren. Baina poztasunik handiena bere lehenengo batzordeko buru izatea izan zen, profesional handiek eratzen zutena, eta bere lehen dekanoa izatea baita ere. Hauxe tribuna ona da Elkargoa posible egin zutenei, eskuzabaltasunez Gobernu-taldera gehitu zirenei, lehenengo biltzarrean bozkatu gintuztenei eta gugan konfiantza jarri zuten eta afiliatu ziren elkargokide guztiei eskerrak emateko. Lucía Martínez Odriozola, 2014 eta 2015 bitartean dekanoa

Juntak

Dekanoa: Lucía Martínez Odriozola
Dekano ordea: Txuskan Coterón
Idazkaria: Amaia Goikoetxea
Diruzaina: Aitor González Moriyón
Bokala: Charo Adeliño
Bokala: Álex Fernández Muerza
Bokala: Cristina Heredia
Bokala: Carmen Larrakoetxea
Bokala: Arantza Lezamiz
Bokala: Sergio Martínez Sánchez
Bokala: Iñaki De Rojo
Bokala: Nuria Sánchez
Bokala: Alex Silva
Bokala: Nico Del Val

Dekanoa: Txuskan Coterón
Dekano ordea: Amaia Goikoetxea
Idazkaria: Arturo Trueba
Diruzaina: Nekane Vado
Bokala: Nekane Lauzirika
Bokala: Ernesto Ubierna
Dekano ordea: Víctor Solís
Bokala: Alex Silva
Bokala: Carmen Larrakoetxea
Bokala: Daniel González

Jasotako sariak

Bihotza Comunicación
Bihotz aparta duten Erakunde eta Profesionaleentzako komunikabideen Sariak bederatzigarren edizioa burutzean komunikabide honek izan duen ardura, la neta konpromisoaren onarpenenean.
 
Bihotza Comunicación
Bihotz aparta duten Erakunde eta Profesionaleentzako komunikabideen Sariak hamargarren edizioa burutzean komunikabide honek izan duen ardura, la neta konpromisoaren onarpenenean.