Gizarte aurreratuetan, Demokraziak ematen dituen ordezkaritza eta errelebo-mekanismoak aukera bat dira indarrak, ilusioa eta konpromisoa berritzeko, aurreko taldeek egindako lanaren aitorpenetik.
Kazetaritza, ezinbestekoa den zerbitzu publikoa: EKEko eta KEEko Batzorde berria Komunikazioko hainbat arlotan eskarmentu handia duten kazetariek osatzen dugu; gogoz gain, sentsibilitatea eta ekarpenak egiteko grina elkarbanatzen ditugun profesionalak, Kazetaritza Euskal Herriko ezinbesteko zerbitzu publikotzat izateko.
Kazetaritza etikoa berme demokratiko gisa: Datozen lau urteetan gure lana markatuko duten printzipioak Kazetaritzako ordezkaritza-organoen eta kazetarien arteko elkarrizketa eta protagonismo handiagoa gure herrialdeko Agenda Publikoan lortzen saiatzea izango dira. Honek Pedagogia soziala eta akademikoa dakar, gure gizarteko beste eremuekin lan sareaz gain.
“Lan pedagogikoa” sustatuko dugu gure Herriko Iritzi Publikoan, gizartean eta erakundeetan; pedagogia bat, aberastasun eta berme demokratikoan nabarmentzen duena, Kazetaritza ona, Kazetaritza Etikoa, Egiazkoa, Giza Eskubideen defentsarekin konprometitua, Kontrastatua eta Kalitatezkoa.
Horretarako, ezinbestekoa da kazetarien lana aitortzea, baloratzea eta defendatzea gizarte aurreratu eta demokratikoaren oinarri gisa, non Informazio-aniztasuna, Adierazpen-askatasuna eta Informaziorako Eskubidea gailentzen diren.
Lan-sarea, akordioak eta konplizitateak lortzea beste eragile eta sektore batzuekin: Kazetaritza eta kazetarien lana protagonistak bezala ikusaarazteko ekintzak burutuko ditugu, ez soilik informaziorekin eta gure organo espezifikoekin zerikusia duten gaiekin, baizik eta gure gizartearen beste esparruetan gaurkotasunaren kudeaketa transbertsal eta integralean parte hartzeko.
Gure apustua eta konpromisua lau urte hauetarako lan bat bultzatzea da, gure gizarteak planteatuta dituen ahuleziak, mehatxuak, indarrak, aurreokupazioak, erronkak eta aukerak lantzeko.
Kazetaritzako ordezkaritza-organoek eta kazetariek parte eta kontuan hartzea nahi dugu, gure gizartea aurre egiten ari den erronka txiki edo handietan laguntzeko eta irtenbideak emateko aukera izateko.
Elkarlan estua unibertsitateekin: Komunikazio-eredu tradizionalen trantsizioko eta aldaketa sakoneko unean, harremanak estutzea, bultzatzea, Unibertsitateekin eztabaidak eta gogoeta partekatzea eta Kazetaritza-Fakultateekin sinergiak sortzea bereziki inportantea da, besteak beste, lanbidea gizartean eta lanean artikulatzeko antolamenduaren beharra azpimarratzea, prestigio eta protagonismo sozial handiagoa emateko.
Etorkizuneko kazetariak Lan-Komisioetan sartzea: Elkargoko eta Elkarteko kide diren kazetariei Batzordeko lanaren bidez jarduerak diseinatzen eta gauzatzen parte hartzeko bideak eskaintzeaz gain, etorkizuneko kazetariak ere inplikatu nahi ditugu erabakitzen diren jarduerak diseinatzen eta gauzatzen.
Hemendik aurrera, nahi duten etorkizuneko kazetariek etorriko diren ekintzak programatzeko eta zuzentzeko sortuko diren lan-batzorde hauetan parte hartzeko aukera izango dute:
1.- Euskal Kazetaritza Sarien Batzordea
2.- Kazetaritza Etikoaren Batzordea (Elkartasuna, Inklusioa, Berdintasuna…)
3.- Kazetaritza eta Teknologia Berriak
4.- Kazetaritza eta Zientzia
5.- Kazetaritza eta Kultura
Lana eta koordinazioa beste Elkargo eta Elkarteekin: Beste lurralde batzuetako Kazetarien Elkargo Ofizialekin eta Kazetarien Elkarteekin lankidetzan arituko gara, gure lanbidearen jardun askea indartzeko eta babestuko duten solaskidetza eta ordezkaritza-organoak sendotzeko.
Hauek dira gure helburuak, hau izango da gure lana, ikuspegi kolegiatutik ekingo dioguna, ilusioz, espiritu eraikitzailez eta euskal gizarte osoarekiko hurbiltasunez.
Amaia Goikoetxea Marqués
Kazetarien Euskal Elkargoko eta Euskal Kazetarien Elkarteko Dekanoa eta Lehendakaria