Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Alejandro Echevarria Fundazioaren Sariak

Kazetarien Euskal Elkargoko Dekanoa eta Dekanordea, Amaia Goikoetxea eta Amaia Fano, Alejandro Echevarria Fundazioaren sarien lehen edizioan izan dira. Sari horretan Cie Automotiveko Enpresa Gardentasuna saritu da, Anton Pradera presidenteak ordezkatuta, baita Ane Irazabal EiTBko nazioarteko berriemailearen ibilbide oparoa eta Iñaki Gabilondo kazetariaren beteranotasuna ere.

Paolo Vasilek, Mediaseteko kontseilari delegatua, berretsi du orotariko telebistaren eginkizun nagusia entretenitzea eta jendea bere bakardadean laguntzea dela, eta “Etorkizuna komunikatzen” izenburu generikoarekin, ekitaldiak hausnarketarako balio izan du, eta informazioaren, komunikazioaren eta kazetaritzaren munduak hemendik urte gutxira izango dituen bideei buruzko zenbait gako interesgarri eskaini ditu.

Bere ibillbide profesionala saritzeko sari berriari esker ona adierazteko hitzaldian, Gabilondok balioa eman nahi izan dio komunikazioko enpresaburuen eta editoreen existentziari, baina azpimarratu du horretan gaudenok ezegonkortasunera ohitu beharko dugula, garai berrien adierazgarri baita, bai eta fake news-ekin bizi izatera ere, eta nabarmendu du garrantzitsua dela kontsumitzen dugun informazioa aukeratzen jakitea, eta, aldi berean, zer informazio ematen diguten jakitea.


Azkenik, ohartarazi du “zozokeria garaian” beharrezkoa dela “izarrei, aldatzen ez diren elementu egonkorrak, begiratzea”, eta kazetariarentzat “zintzotasuna, ondo egindako lana, bikaintasunaren bilaketa eta betebehar eta erantzukizun publikoaren zentzua” direla oraindik ere.