Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Prentsa-oharra Kazetarien Eguna dela eta

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Kazetarien Euskal Elkarteak kazetariek beren lanbidean dituzten baldintzak hobetzeko eskatu dute, informazio-independentzia bermatzeko

Kazetarien zaindaria den Saleseko San Frantzisko egunean, ausardiaz, zorroztasunez eta zintzotasunez egindako kazetaritzaren alde egiten dute, egia ezagutzeko eta jakiteko herritarren interesa gailenduko duena, egia desitxuratu edo ezkutatu nahi dutenen kontra

BILBO, 2022KO OTSAILAREN 24an. Gaur, otsailak 24, kazetarien zaindaria den Saleseko San Frantzisko ospakizuna dela eta, KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOAK ETA EUSKAL KAZETARIEN ELKARGOAK data honekin bat egin nahi dute euskal gizarteari zuzendutako mezu bat eginez gure lanbidearen jardun askearen defentsan babesa emateko. Sistema demokratikoaren funzesko zutabe bezala jokatzen den ogibidea, eta derrigorrez lan-baldintza duinetan garatu behar dena, Kazetaritza independentea, etikoa, egiazkoa, egiaztatua eta kalitatezkoa izatea bermatzeko.

Kazetarien egunean ausardiaz, zorroztasunez eta zintzotasunez egindako Kazetaritzaren alde egiten dugu, egia ezagutzeko eta jakiteko herritarren interesa lehenesten duena, egia deformatu edo ezkutatu nahi dutenen aurka joaten, bizikidetza eta tolerantzia sustatzen, eta manipulazioa, propaganda eta sumina baztertzen dituena.

Baina hori ez da posible izango kazetariek bere lana mendetasun, soldata eta lan ezegonkortasun testuinguru batean garatzen badute, non interes ekonomiko eta politikoak gailentzen diren Kazetaritzaren helburuen gainetik.

Ezinbestekoa da kazetarien lana aitortzea, baloratzea eta babestea gizarte demokratiko baten oinarritzat izateko, non Informazio-Aniztasuna, Adierazpen-Askatasuna eta informazio jasotzeko eskubidea gailenduko diren. Baina, horretarako, beharrezkoa da kazetari eta foto-kazetarien lan-baldintzak hobetzea, bai plantillakoenak, bai laguntzaileenak eta autonomoenak, emakumearen soldata-diskriminazioarekin eta sustapen profesionaleko diskriminazioarekin amaitzea, eta egiturazko lanpostuak betetzeko bekadunak erabiltzeari uztea.

Soilik gure ogibidea era zuzen batean egiteko baldintza egokiak bermatuz lortuko dugu kazetariek demokrazian duten funtzio nagusia, boterearen kontrol independentea, ez betetzeko saiatzen direnen erasoaldiari aurre egitea.

Horregatik guztiagatik, KEEtik eta EKEtik konpromisoa hartzen dugu gure ogibidea defendatzeko, eta dei indartsua egiten diegu komunikabideei eta gainerako kazetaritza-enpresei independentzia eta lan duin eta egonkorra izateko eskubidea bermatzeko gure gizartean informatzeko ezinbesteko lana egiten dutenentzat.

Alameda San Mamés, 37-4º Dpto. 6

info@kazetariak.eus

944 10 60 40