Por Toti Martinez de Lezea.
Lehen emakumea
beste askok jarraitu zuten
mundua bete arte.
Gizonen menpe egongo zarete,
esan zieten,
eta egon ziren, eta daude.Hala ere, izerdituz,
etxean, soroan, lantegian,
lan egin zuten, lan egiten dute.
Emaginak, sendatzaileak,
belarzaleak izan ziren.
Zaharrak eta gazteak artatu zituzten,
haien gaitzak sendatu zituzten,
kontsolatu egin zituzten,
aholkuak eman zituzten,
zaindu egin zituzten,
zaindu egiten dituzte.Sorgin izateaz salatu zituzten,
jazarri egin zituzten,
torturatu egin zituzten,
bortxatu egin zituzten,
sutan erre zituzten,
erre egiten dituzte, suarekin ez bada ere.Ez zieten ikasten utzi,
baina hizkuntza transmititu zuten,
sinesmenak, herri-jakinduria, tradizioa,
herri zahar honen beldurrak eta itxaropenak
transmititu zituzten.Mundua biraka dabil,
Eguzkiak egunero argitzen du,
mendeak aurrera doaz,
gauzak pixkanaka aldatzen dira,
pixkanaka-pixkanaka,
eta guk, lehen emakumeen alabek,
haien alaben alabek,
hemen jarraitzen dugu, lan egiten dugu,
erditu egiten dugu,
borroka egiten dugu.Eta ez gara gerlarien atseden leku,
gerlariak gara.