Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Bakarrizketa feministen I. lehiaketa

Nafarroako Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeon Plataformak bakarrizketa lehiaketa bat deitu zuen uda hasieran, azaroaren 25aren inguruan Plataforma horrek urtero egiten dituen jardueren barruan. 

Bakarrizketak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen zen, baina Plataformak epea urriaren 20ra arte luzatzeko erabakia hartu du. Dataz aldatzeko arrazoia jarduera hau zabaltzeko izan dituzten zailtasunak izan dira. Beste deialdi batzuetan egin duten bezala, lehiaketaren sustapena sare sozialen bidez egin dute nagusiki, eta publiko egin zutenetik eraso ugari jasan dituzte, Facebookek euren argitalpena ezabatzeraino.

Izen ematea: Urriak 20 baino lehen nomasviolenciasexista@gmail.com  helbidean.