Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

EKE eta KEEren ordezkaritza EITB-ren 40. urteurrenean eta ‘Airean’ sarien banaketan egon zen

Atzoko egunean bi hitzordu garrantzitsu izan ziren komunikazioaren euskal sektorearentzat. Alde batetik, EITBk bere 40. urteurrena ospatu zuen Bilboko Guggenheim museoan, eta bertan bildu ziren euskal kazetaritzaren, gizartearen eta politikaren aurpegi ezagunenak.

Bestalde, Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak euskal irrati telebista publikoko hainbat kazetariren lana saritu zuen, hala nola Xabier Lapitz, Ane Irazabal edo Milkel Ayestaran.

EITBren urteurrenean Amaia Fano dekanordea eta Nekane Lauzirika idazkari nagusia egon ziren, eta, “Airean” sari-banaketan Amaia Goikoetxea dekanoa izan zen KEEko eta EKEko ordezkaria.