Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Euskadiko Artxibo Historikoak Juantxu Rodríguez oroituko du otsailaren 11n Bilbon

Ekitaldia, argazkilariarekin lan egin eta lagunak izan zirenen arteko solasaldia izango da bere pertsona gogoratuz eta egindako lana aztertuz

Euskadiko Artxibo Historikoak, Juantxu Rodriguez-en familiarekin batera, ‘Argia, Arima eta Zilarrezko Tantak. Juantxu Rodríguez Gogoan’ izeneko solasaldia ospatuko du otsailaren 11an, ostirala, arratsakdeko 18:00etan.

Bertan, bere anaiek, Iñaki eta Javier, eta bere koinatak, Elisa Pavón, parte hartuko dute Kazetaritzako hainbat pertsonarekin batera, hala nola Eduardo Momeñe argazkilari bilbotarra, Ramón Esparza kazetaria edo Diana Terceño eta Manuel Arrabal.

Hizketaldia amaitu ondoren, ‘Geldiarazitako begirada’ erakusketaren bisita gidatua egingo zaie bertaratutakoei. Edukiera mugatua egongo denez, antolakundetik eah-ahe@euskadi.eus helbide elektronikoa proposatu dute tokia erreserbatzeko.