Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

‘Gorrotoaren eta Kazetaritza Praktikaren Diskurtsoari’ buruzko mahai-ingurua

Joan den abenduaren 2an, ‘Gorrotoaren eta Kazetaritza Praktikaren Diskurtsoari’ buruzko mahai-ingurua egin zen Bilbon, Biltzen – Kulturen arteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak antolatuta, Euskal Kazetarien Elkarte eta Ellkargoaren laguntzaz.

Nekane Lauzirika gure idazkari nagusiak moderatu zuen mahaia eta bertan Herri Irratiko Ramón Bustamante eta Radio Euskadiko Sonia Hernando kazetariek parte hartu zuten. Haiekin batera, beste lankide batzuk, hala nola Carme Verdoy, Media. cat-eko koordinatzailea eta Sayuri Carlolina, Nikaraguako kazetaria, Deustuko Unibertsitatean Gizarte Komunikazioko doktoretza egiten ari dena.