Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Iñigo Urkulluk KEEko eta EKEko Batzordea hartu zuen atzo Gasteizen

Azken asteotan egin duten bezala, Elkargoaren eta Elkartearen ordezkariak EuroBasque eta Bizkaiko Medikuen Elkargoarekin ere bildu ziren

EAEko lehendakaria den Iñigo Urkulluk Kazetarien Euskal Elkargoko eta Euskal Kazetarien Elkarteko Zuzendaritza berria hartu zuen atzo Gasteizko Lehendakaritzan. Bertan, delegazioa aurkeztu zen eta etorkizunerako dituen planak azaldu zizkion Urkulluri. Elkargotik eta Elkartetik pozik atera ziren bileratik, non lan egitea adostu zuten “elkarlanerako” modu berriak aurkitzeko.

Aurretik, Bilbon, Kazetarien Euskal Elkargoaren egoitzan bilera bat egin zen Euro Basqueko ordezkariekin, etorkizunari begira sinergiak bilatzeko.

Arratsaldean, KEEko eta EKEko Zuzendaritza Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidentearekin eta Komunikazioko arduradun Cosme Navedarekin eta Irune Pascualekin bildu ziren bi erakundeek duten lankidetza-hitzarmena berritzeko.

Imagen