Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Elkargoak (EKE/KEE) beste urte batez bat egin nahi dute gizonen eta emakumeen arteko erabateko, legezko eta benetako berdintasunaren aldarrikapenekin. Parekotasun hori urrun dago oraindik gure lanbidean lortzetik.
Eszepzio batzuekin, emakume kazetariok oraindik ez dugu zuzendaritza-posturik lortu, ezta edukiak erabakitzen diren erredakzio-burutzarik ere. Emakumeek, gainera, soldata txikiagoak lortzen dituzte. Amatasuna, benetako kontziliaziorik eta zaintzako parekotasunik ezean, galga da oraindik kazetarientzat. Azkenik, kazetariok segregazio horizontalak jota jarraitzen dugu, eta emakumeen presentzia oso txikia da izen handiko ataletan, hala nola ekonomian edo politikan, edo are presentzia pirrikoa kirol-kazetaritzan.
Horregatik deitzen dugu kristalezko sabaiak eraistera, benetako kontziliaziora eta kazetaritzaren esparru guztiak emakume profesionalengana zabaltzera.
JARRAI DEZAGUN DESBERDINTASUN-MUGAK ERAISTEN.