Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

[Oharra] Pablo González kazetaria atxilotu dute Polonian

Berriro ere askatasuna eta baldintza onak galarazten dira, gure lanbidean jarduteko beharrezkoak diren tresnak.

Pablo González gure lankidearen atxiloketa, Ukrainako gerraren estalduran lanean ari zela, Demokraziaren aurkako irain barkaezina da, eta lanbidearen aurkako zapalketa, Prentsa Askatasunaren eta informaziorako eskubidearen aurkako eraso zuzena eta onartezina.

Gure zorroztasuna eta profesionaltasuna ezinbestekoak dira gertakarien errealitate poliedrikoa Iritzi Publikora hurbiltzeko.

Atxilotu edo erailtzen gaituztenak logika eta kultura demokratikotik kanpo dagoen isiltasuna eta iluntasuna inposatzen saiatzen dira. Kazetaritza Ona beharrezkoa da eta, kazetariak, ezinbestekoak.

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Pablo Gonzalez gure kidea berehala aske uzteko eskatzen dugu, eta familiari gure maitasuna, arnasa eta babesa helarazten diogu.