Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Baitu zaitez

KIDETU

Kazetarien Euskal Elkargoaren Legearen arabera, Euskadiko Kazetarien Erregistro Profesionalera sarbidea izango dute eskatutako titulazioa (edo goragoko ziurtagiri akademikoa) dutenek, beti ere akreditazioa kazetaritza edota
komunikazioko fakultate batek ematen duenean, Espainiako zein Nazioarteko unibertsitatea izanda ere. Betiere, profesionalak Euskal Autonomi Erkidegoan bizi, jaio edota lan egiten badu. Inskripzioa egiteko, ezinbestean, Kazetarien Euskal Elkargora jo beharko da era telematiko edota presentzialean ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:

Inskripzio eskaera:

Inskripzio eskaera

Unibertsitate titulua edota baliokidea

Nan motako argazkia

Nortasun agiria

Curriculum vitae

FAPE txartelak Kazetarien Nazioarteko Federazioak (FIP) ematen duen Kazetarien Nazioarteko Txartela lortzeko eskubidea ematen du, baita akreditazio horrek 120 herrialdetan baino gehiagotan ematen dituen erraztasunak eskuratzeko ere. Txartela dagokion lanbide-elkartearen bidez lortzen da.

BAZKIDETU

FAPEren estatutuen arabera Kazetarien Erregistro Profesionalera sarbidea izango dute eskatutako titulazioa (edo goragoko ziurtagiri akademikoa) dutenek, beti ere akreditazioa kazetaritza edota komunikazioko fakultate batek ematen duenean, Espainiako zein Nazioarteko unibertsitatea izanda ere. Horiek bakarrik jasoko dute prentsa txartel homologatua. Inskripzioa egiteko, ezinbestean, Prentsa elkarte edota federatutako beste elkarteen bidez eskatu beharko da ondorengoak aurkeztuz:

Inskripzio eskaera:

Inskripzio eskaera

Unibertsitate titulua edota baliokidea

Nan motako argazkia

Nortasun agiria

Curriculum vitae

Kazetarien Euskal Elkargoa organo ofiziala da, eta Eusko Legebiltzarrak emandako Legeak eskatuta sortu da. CVP-KEE Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako eta legezko babesa duen komunikazio sektoreko erakunde bakarra da.

KUOTAK

30€

Elkarterako sarbide kuota 30€. Elkargorako inskribatze kuota 30€.
Elkarte zein Elkargoko hileroko kuotak 10€koak dira, bakoitza, eta hilabetero, hiruhilabetero (30€), seihilabetero (60€) edota urteko (120€) ordaindu ditzazkezu.

Kuota promozioa

Elkargo zein Elkarteko kide egin zaitez inskribatze kuota bakarra, 30€, eta hileroko kuota bakarra, 10€, ordainduz bi erakundetan izena batera emanda. Horrela Euskal Kazetarien Elkarteak zein Kazetarien Euskal Elkargoak zein FAPEk eskaintzen dituen abantailez gozatuko duzu (deskontuak, lan-poltsa, formazioa, nazioarteko txartelaren kudeaketa erraza, e.a.)

Langabetuentzako murrizketak

Langabeek inskripzio kuotaren 30€ak ordainduko dituzte bakarrik, ondorengo urtean hileroko kuotetara salbuetsita egongo dira. Urtea igarotakoan hasiko zaie kuota kobratzen.

Batu zaitez!