Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Bertsolaritzak kultura ondare immaterialaren izendapena lortu du Frantzian

Por Idoia Alberdi Etxaniz vía EITB MEDIA Frantziako Kultura Ministerioak kultura ondare immaterialen katalogoan sartu du bertsolaritza. “Urtetako lanari egindako aitortza gisa” hartu du izendapena Bertsularien Lagunak elkarteak. Frantziako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu du bertsolaritza, ondare materiagabekoaren kategorian. Hala jakinarazi du Bertsularien Lagunak elkarteak — Bertsozale Elkartearen kide den elkartea—, hedabideetara zabaldutako ohar bidez. … Read more

Dekanoaren Diskurtsoa

ARRATSALDE ON GUZTIOI ETA ONGI ETORRIAK GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEAREN 2020-2021 IKASTURTEKO PROMOZIOAREN GRADUAZIO EKITALDI HONETARA. Gure Fakultatearentzat, zalantzarik gabe, oso egun berezia da gaurkoa. Batetik, zuontzat, graduatu berriontzat, azken urte hauetan egindako lanaren uzta jasotzen duzuelako. Duela urte batzuk unibertsitatean ikasten hasi zineten. Urduri eta zalantzaz beteta, seguru nago, ilusioa eta kuriositatea izango … Read more

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak erretiratu egin dute Athleticeko lehendakaritzarako hiru hautagaien arteko eztabaida antolatzeko planteatutako eskaintza

Sortu den polemikaren aurrean, gure inpartzialtasuna eta lan ona zalantzan jarri nahi duten gezurretan eta zurrumurruetan oinarrituta, eta Athleticeko lehendakaritzarako hiru hautagaietako bik erantzun ofizialik eman gabe (baiezko edo ezezko zentzuan), nahiz eta behin eta berriz saiatu, Kazetarien Elkarteak eta Euskal Elkargoak proposamen hori bertan behera uztea erabaki du, hiru hautagaien arteko eztabaida irekia antolatu … Read more

[Solasaldia] “Kazetariak eta (hala eta guztiz ere) idazleak”

Joan den maiatzaren 23an, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Prentsa eta Literaturari buruzko solasaldia egin zen, Kazetarien Euskal Elkarteak eta Elkargoak antolatuta, eta bi idazke ospetsuk hartu zuten parte: Beatriz Manjón eta Txani Rodríguez. Ekitaldia, “Kazetariak eta (hala eta guztiz ere) idazleak” izenburupean, Alicia San Juan kazetariak moderatu zuen, eta bertaratutakoei kazetari eta idazle horien esperientziak entzuteko … Read more

EKEk FAPEren Batzar Nagusian parte hartu du

FAPEren LXXI. Batzar Orokorrak, asteburu honetan mendeurrena ospatzeko Santanderren egindako bileran, Miguel Ángel Noceda izendatu du presidente berri, Nemesio Rodríguezen ordez, eta aho batez onartu ditu, besteak beste, honako ekimen hauek: – Kazetaritzako eta/edo Ikus-entzunezko Komunikazioko titulazioa eskatzea enpresetan eta administrazio publikoetan jardun ahal izateko. – Ezohiko Batzar bat deitzea, estatutuetako artikuluaren erreforma eztabaidatu eta, … Read more

EKE eta KEEren ordezkaritza EITB-ren 40. urteurrenean eta ‘Airean’ sarien banaketan egon zen

Atzoko egunean bi hitzordu garrantzitsu izan ziren komunikazioaren euskal sektorearentzat. Alde batetik, EITBk bere 40. urteurrena ospatu zuen Bilboko Guggenheim museoan, eta bertan bildu ziren euskal kazetaritzaren, gizartearen eta politikaren aurpegi ezagunenak. Bestalde, Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak euskal irrati telebista publikoko hainbat kazetariren lana saritu zuen, hala nola Xabier Lapitz, Ane Irazabal edo … Read more

KEEk eta EKEk lankidetza hitzarmena berritu dute Bilboko Udalarekin

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak KEEko eta EKEko Zuzendaritza Batzordea hartu zuen atzo goizean Bilbon. Topaketa horretan, bi erakundeek duela urte batzuetatik duten lankidetza-akordioa berritu eta sinatu zuten. Bileran izan ziren Amaia Goikoetxea eta Amaia Fano dekanoa eta dekanordea, Nekane Lauzirika idazkari nagusia eta Begoña Beristain elkargoko eta elkarteko kidea.

KEE eta EKE Emakunde Sariaren banaketan izan dira

Emakunde Sariaren banaketan egon gara, eta aurten, Pikara Magazineren, Berria egunkariaren eta gure dekano eta presidente ohia Lucía Martínez Odriozolaren (hil ostean) lana aitortu nahi izan dugu, genero-ikuspegia duen eta berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzari egindako ekarpenagatik. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua arduratu da ekitaldia aurkezteaz.

Kazetarien Elkargo Profesionalen Sareak Kazetarien Kontseilu Nagusia berehala sortzea eskatzen du

Kazetarien Elkargo Profesionalen Sareak hamaika elkargo-organo biltzen ditu gaur Kantabriako Kazetarien Elkargo Profesionala sartu ondoren, eta berriz ere eskatzen dio Espainiako Gobernuari Kazetarien Kontseilu Nagusia sortzeko, Estatuko kazetaritza ona egituratzeko ezinbesteko urratsa. Sareak gogorarazten du organo hori ez egoteak Elkargo Profesionalei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legea urratzen duela; izan ere, lege horren 4.4 artikuluan ezartzen … Read more