Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

Asociación Vasca de periodistas - Colegio Vasco de periodistas

M8| Kazetaritza feminista baten alde

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Elkargoak (EKE/KEE) beste urte batez bat egin nahi dute gizonen eta emakumeen arteko erabateko, legezko eta benetako berdintasunaren aldarrikapenekin. Parekotasun hori urrun dago oraindik gure lanbidean lortzetik. Eszepzio batzuekin, emakume kazetariok oraindik ez dugu zuzendaritza-posturik lortu, ezta edukiak erabakitzen diren erredakzio-burutzarik ere. Emakumeek, gainera, soldata txikiagoak … Read more

Amaia Goikoetxeari BERRIAn egindako elkarrizketa

EKEko eta KEEko Batzorde berria dela eta, BERRIAko lagunek elkarrizketa egin diote Amaia Goikoetxea Presidenteari eta Dekanoari. Bertan, Goikoetxeak azaldu du ilusioz hartu duela kargua eta Kazetaritzaren egungo egoeraz eta etorkizunerako prestatutako ideiez ere hitz egin du. Urtzi Urkizuren Lana da eta argazkia Marisol Ramirezena. Elkarrizketa osoa esteka honetan irakurgai: Amaia Goikoetxea: «Zorroztasuna funtsezkoa da … Read more

‘Gorrotoaren eta Kazetaritza Praktikaren Diskurtsoari’ buruzko mahai-ingurua

Joan den abenduaren 2an, ‘Gorrotoaren eta Kazetaritza Praktikaren Diskurtsoari’ buruzko mahai-ingurua egin zen Bilbon, Biltzen – Kulturen arteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak antolatuta, Euskal Kazetarien Elkarte eta Ellkargoaren laguntzaz. Nekane Lauzirika gure idazkari nagusiak moderatu zuen mahaia eta bertan Herri Irratiko Ramón Bustamante eta Radio Euskadiko Sonia Hernando kazetariek parte hartu zuten. Haiekin batera, … Read more

EAEko kazetarien profil digitalak eta audientziekiko elkarrizketa

Inkesta bat egiten den bakoitzean, itaunketa horrek, besteak beste, funtsean, galdera-sortaren xede den sektoreak dituen arazoakantzemateko balio izaten du. Eta, esku artean dugun ikerketa lan hau, hain justu, uneotan kazetaritza lanbideak «pairatzen» duen guztiaren eguneratzearen etsenplu argia da. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Kazetarien Elkarte zein Elkargoak ere, une kritiko honetan, erredakzioetan, kazetarien artean, zer … Read more

Bakarrizketa feministen I. lehiaketa

Nafarroako Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeon Plataformak bakarrizketa lehiaketa bat deitu zuen uda hasieran, azaroaren 25aren inguruan Plataforma horrek urtero egiten dituen jardueren barruan.  Bakarrizketak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen zen, baina Plataformak epea urriaren 20ra arte luzatzeko erabakia hartu du. Dataz aldatzeko arrazoia jarduera hau zabaltzeko izan dituzten zailtasunak izan dira. Beste deialdi batzuetan egin duten … Read more